
Artearen eta zientzia
Laboral Kutxa Katedrak (Ezagutzaren Dibulgazioa eta Zientzia Kulturala) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatua
Katedrari buruz//
Katedrari buruz//
Katedrari buruz//
Katedrari buruz//
Katedrari buruz//
Laboral Kutxa Katedraren helburu nagusia (Ezagutzaren Dibulgazioa eta Zientzia Kulturala, NUP) ezagutza gizarteratzea da.
2020an martxan jarri zenetik, zientzia-kulturaren sustapena eta, bereziki, jakintza zientifikoak eta ikuspegi artistikoak uztartzen dituzten proiektuen aldeko apustua izan da katedraren ildo nagusia.
Lehiaketa//
Lehiaketa//
Lehiaketa//
Lehiaketa//
Lehiaketa//
2025eko proiektu gisa, bi kultura klasikoen arteko zatiketaren inguruko hausnarketa proposatu da, gaur egungo testuinguruan berrindartua, adimen artifizial sortzaileen agerpenarekin. Hausnarketa hori abiapuntu hartuta, artista eta teknologoei gonbita luzatu zaie lehiaketa honetara, euren lanen bidez kolektiboki erakusgai izango den ikusketarako ekarpena egiteko. Erakusketa ekainaren hilabetean izango da, La Fábrica de Gomas aretoan.

Hausnarketa//
Hausnarketa//
Hausnarketa//
Hausnarketa//
Hausnarketa//
Gurekin dator –ia nahitaezko lagun gisa– gizakiaren ikuspegi jakin batzuk sustatzen dituen kultura-tradizio bat. Giza izaerari buruzko ikusmoldeek ezinegon jakin bati erantzuten diote, izen eta forma ezberdinak hartuz historian zehar. Batera existitzen dira, etengabe aldatzen eta dardarka ari den errealitatea –poesiaren arrazoiaren eta zalantza artistikoaren bidez irudikatua hemen– eta hura finkatu eta azaldu nahi duen hizkuntza –logosa edo jakintza zientifikoa.


“Humanoa da oraindik makinak egin ezin duena” esaldia da askotan teknologiaren aurrerapenen aurrean erabiltzen den azken hesia. Baina, aldi berean, teknologia horrek gizakiaren izaeratik ihes egin nahi duen bulkada baten adierazgarri dirudi. Hori horrela balitz, adimen artifizialen etorrera teknologia aurreratuaren azken adierazpidea litzateke, noble edo gupidagabe, baina beti zauriari hatza sartzen diona.
Urrundik dagoen banaketa oztopatzailearen eta elkar ez ezagutzearen aurrean, uste dugu inoiz baino beharrezkoagoa dela kontzientzia aktibo bat hartzea: gizakiaren izaera hainbat ahotsen batasunetik sortua da. Praktika artistikoa da elkargune horri buruz galderak egiteko gaitasuna duen lurraldeetako bat. Hori dela eta, Flusser parafraseatuz galdetzen dugu: zein da programaren eta kontraprogramaren arteko harremana? Zer irudimen sortzen da bien arteko elkarketatik? Zer zentzutan ematen digu gure buruari forma? Zer metafora eta erregistro berri agertzen dira?
–Patxi Araujo
